XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IZIARTXO: Bai zera! Gizon petral ta arrosko batek zer ekarri bear digu?... berri onik ez.
APAIZA: ¿Ain gaiztoa al-da ba Gorgonio?.
IZIARTXO: ¿Gorgonio? ¡Ez nuke nai nere senartzat beñepein!.
APAIZA: ¡A!... ¿zerbait esan al-dizu?.
XABIER: Gai orretzaz aigiñan bada izketan.
APAIZA: ¡Alajaña! (
IZIARTXO: Ba... amaika oyetatik batengana dijuala Gorgonio.
Ni zoriontsu arkitzen naiz Xabier'ekin.
APAIZA: Emaztegai zintzo ta berebizikua, ¿e, Xabier?.
XABIER: Azpalditik esagutzen det, ta orregatik aukeratu det neretzat.
APAIZA: Ederki egiten dezute.
Ta ¿etxean al-dira gurasuak?.
XABIER: Aita ez dakit, bañan amak or izan bear du. Deituko diot. (
APAIZA: Ta ¿nola ez da agertu neregana Andre Joxepa?.
IZIARTXO: ¡Ai Jauna! Andre Joxepa'k bira eman dio lengo egoerari.
Gorgonio`ren diruak naspillatu dute.
APAIZA: Arritzekua da.
Ba, nik, agindu nuan bezela bete ditut nere eginbideak.
Irakurriko dizut izparringietan jarri nuen iragarpena.
Ara: (